Imanol Urbietaren kantekin osatuko du Juan Antxieta Musika Eskolak Santa Zezilia kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia
Musika eskolaren 2016ko Santa Zezilia kontzertuaren kartela da hau.

Kantatzen ez duenak, zorionik ez du izenburuarekin ospatuko den jaialdia hurrengo asteartean izango da, hilak 22, 19:00etan Soreasu antzokian.

Azaroaren 22an, musikarien zaindariaren egunean, eskainiko du aurten Juan Antxieta Musika Eskolak Santa Zeziliaren bueltako urteroko kontzertua. Soreasu antzokian izango da, 19:00etan hasita.

Aurtengo emanaldiak izango du berezitasun nabarmen bat, musika eskolako ikasleek eskainiko dituzten pieza guztiak egile bakarrarenak izango baitira: Imanol Urbietarenak. Joan den irailean hil zen zarauztar musikaria, bereziki umeei zuzendutako euskal musikari izugarrizko ekarpena egin ondoren. Han eta hemen egin dizkiote omenaldiak Urbietari, eta Juan Antxieta Musika Eskolaren 2016ko Santa Zezilia kontzertua ere hura gogoratzeko hitzordua izango da, haren kantekin osatua.

Guztiak gonbidatuta zaudete.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide