Londresera asteburupasa zozkatu dugu, eta 3.213 da zenbaki sariduna

Erabiltzailearen aurpegia da hau Juan Antxieta Musika Eskola | Kultura
2014ko eka. 24a, 19:15

Ekainaren 18an izan zen Juan Antxieta musika eskolako ikasturte bukaerako jaialdia, eta bertan Londresera asteburupasa bat eta bertan musikal bat ikusteko sarrerak zozkatu genituen. Zenbaki sariduna 3.213 da eta zenbakia egokitu zaionak uztailaren 3a bitartean joan beharko du musika eskolara. Baldin eta uztailaren 3rako saridunik agertuko ez balitz, 6.718 zenbakia izango da ordezkoa.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu