Musikalean kalejira izango da gaur, Santa Xexili ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Juan Antxieta musika eskola 2013ko aza. 19a, 09:42
Gaur, asteartea, Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleek Musikalean kalejira egingo dute 17:15etik 18:15era, eguraldiak laguntzen badu. Santa Xexili eguneko ospakizunen barruan egingo dugu kalejira, eta 17:15ean musika eskolatik abiatuko da. Ordubete inguruko kale bueltaren ostean, bertako ikasleek txokolate beroa izango dute musika eskolan bertan. "Musikalean, Musika Eskolako Elkartetik bultzatzen den ekimena da, ostegunean izaten da berez, baina aurten ostegunean musika eskolako jaialdia izango delako asteartera aurreratu dugu", azaldu du Unai Frantzesena musika eskolako irakasleak.