Jokoa ez da errenta

Erabiltzailearen aurpegia Miren Gorrotxategi | Iritzia | Artikulua
2018-08-02 14:06

Miren Gorrotxategik honako iritzi artikulua idatzi du Urola Kostako Hitza egunkariko Puntuka atalerako.

Bila hasita, gaiaren inguruko esaera zahar andana aurkitu dut. Jokoa ez da errenta, hobea da oiloa parrillan erreta. Joko guztiak du tranpa. Jokalariaren lasterra, gora eta behera: goratzea, erdi erdiraino; beheratzea, hondoraino. Jokorako ateak, esperantzaz beteak. Jokoan norbait irabazle, gehienak galtzaile. Joko bezperan erronka, biharamunean errenka. Jokorik onena, gutxien dabilena. Jokozale bazarete, laster eskean atez ate. Joko eta edari, etxearen galgarri. Gure euskal DNAn errotuta ditugu biak, jokoa eta edana ―aita semeak tabernan daude...―. Ohituak gaude haurrak sabeletik irten orduko pintxo-potearen atmosferan murgilduta ikustera, ohituta taberna zoko batetik bestera geurekin eramatera.

Normaltzat dugu gaztetxoak jaietan mozkortzea, normaltzat adingabeek edozein tabernatan ―barka, taberna ataritan― tabakoa edo porroak erretzea. Ez da egokiena, baina ohituta gaude. Egin genuen, egiten dute, eta egingo dute. Nahiz eta jakin gero eta gazteago hasten direla gaztetxoak edaten. Nahiz eta jakin kalteak zein diren. Bai alkoholarenak, bai erretzearenak. Baina ez gara larritzen enegarren taberna herrian zabaltzen badute, eta inauguraziora joaten gara haurrak eskutik hartuta. Nork egin muzin debaldeko pintxoei?

Jarraitu artikulua irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa