Sorginen matxinada

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miren Gorrotxategi | Iritzia
2018ko uzt. 5a, 13:15

Egun batzuk badira norbaiti entzun niola, kontuak kontu, unibertsitatearen izatea ikasleak lan mundurako prestatzean datzala. Ez nion ezer erantzun; onartu behar askotan hitzez motel samarra naizela. Edo astakeriak esan baino, nahiago izaten dudala hausnartu ondoren erantzun ―horrek astakeriak botatzetik libratzen ez nauen arren―. Ikasturtea pasa dut Parisen euskarako eta euskal kulturako klaseak ematen. Printzipioz, badirudi euskarak ez diela gazte horiei datorkien lan-mundurako ekarpen handiegirik egingo. Baina, lehen klasearen ondoren, hala esan zidan ikasle batek: ouverture d’esprit eskatzen zuela halako hizkuntza desberdinak. Hau da: pentsaera irekia, kuriosoa, aurreiritzirik gabea, tolerantea behar dela euskara ikasketan hasteko. Barneratutako eskema zurrunak alde batera utzi eta urratu gabeko bide berrietan barrena ibili beharra dagoela.

Ikasle nintzela, izan nuen neuk ere halako jarrera eskatzen duen ikasgai bat. "Emakumeen historia" zuen izena. Gaztetasunaren inozentzia samur hark jasotako lehen zaplazteko horietako bat izan zen niretzat, haur jaioberriei arnasa hartzen hasteko, erreakzionatzeko ematen zaienaren modukoa. Ordura arte eraikitako eskema mentaletan, falta ziren pieza asko zeudela ohartu nintzen. Zutabe faltsuen gainean eraiki nituela sendotzat nituen uste asko. Hainbeste urtetan izandako historia irakasleetatik, bakar batek ere ez zidala kontatu historia irabazleek idatzia izan dela, George Orwellek zioen moduan. Egona naiz ordea lubakiaren beste aldean, historia-irakasleen bandoan. Eta tokatu izan zait amorratzea testu-liburuekin. Bi ahoko arma arriskutsuak, inondik inora. Hainbat orri hartzen zituen ikasgaiaren ondoren, hala zioen, gutxi gorabehera, paragrafotxo baten goiburuak: "Emakumeak halako mendetan". Interpreta zitekeen gaztetxoei historiako emakume garrantzitsuak aurkezteko modu gisa, emakumezko ereduak ere izan ditzaten. Nire interpretazioa guztiz bestelakoa izan zen: historiaz ari garenean, benetako historiaz, alegia, gizonen historiaz ari garela. Emakumezkoenak paragrafotxo bereizi bat baino ez duela merezi.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.

 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu