Miel A.Elustondo

 

Ni naiz Silvie

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | 2015-06-11 : 10:26 | Iritzia

'Ote motxeko arnasa'. Izen horixe jarri zion Inozentzio Olea legazpiarrak bere liburuetako bati. Ote motxeko arnasa, estutasunean ere bizitzen jakitea. Itxura antzean bizi, estu bada ere. Dena dela, errezeloa dut gurean ez dutela ote motxaren zentzunik batere. Entenditu ere ez lukete egingo zer esan nahi duen. Gurean larre gurian hazia dator generazio berria. 

Erdaldun haiek

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | 2015-05-27 : 08:21 | Iritzia

Akordatzen naiz parrokian dotrinan don Juan kaxkarrarekin ginela entzun nituela lehenbizi haien izen-deiturak. Arrotzak zitzaizkidala zeharo, ezin antzemateko modukoak. Benitez. Manzanas. Cabezas. Rodriguez. Nondik etorriak ziren ere ez genekiela. Gure moduko umeak zirela, 'soy cristiano por la gracia de dios', asteroko erretolikan, katixima ikasteko lanetan. Gure modukoak ziren, ez ziren gure modukoak. Diego. Manuel. José. Vicente... ziren haiek. Gu, Jexux Mari, Joxin, Juan Joxe, Antxon... Akordatzen naiz herri zulotik kanpora, Sanjuandegi auzoan jarri zirela, edo jarri zituztela bizitzen, eta nekez arrimatzen ginela gu hara. Hura deserri bat zitzaigula guri, erdaldun haiek Sanjuandegi hura benetako deserri zutela konturatzeke, azkoitiarren moduan esateko. 

Haritz

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | 2015-03-24 : 08:37 | Iritzia

Nik ez nekien arren, huraxe izango nuen azkeneko taldea ikastolan. Akordatzen naiz 3. mailan hartu nuela, Sanjuandegin. Berez, Perretxikoan behar zuen 3. maila osoak, baina gorabeheraren bat bazen tartean, eta Sanjuandegin egin zuen Gabonak bitarteko garaia 3. mailako talde hark. Akordatzen naiz talde haren aurreko andereñoak, Arantxak, esan zidala taldea oso bat eginda zegoela, oso ondo hartzen zutela batak bestea. Horixe esan zidala akordatzen naiz. Gogoan hartu nion, eta gaur ere gogoan dut oraindik andereño hark esandakoa. 

IƱaki Azpiazu 'Unio'

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | 2015-03-02 : 09:57 | Iritzia

1959. Caracasen izan eta Kubara heldu da Iñaki Azpiazu Unio. Ohi duenez, kartzelak bisitatu ditu, elkarrizketak eman, hitzaldiak egin. Besteak beste, Errepublikako presidente Osvaldo Dorticosekin eta Lehen Ministro Fidel Castrorekin hitz egin du. Kuban dagoela, bestalde, bertatik bertara hartu ahal izan dio pultsua Kubako Iraultzari eta, esaterako, urte hartako abenduaren 11n Columbia kanpamenduan Huber Matosi –Iraultzaren aldeko buruzagi, disidentetzat salatua gero–, egindako epaiketan izan da.

Eskapo

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | 2015-01-27 : 13:06 | Iritzia

Ez dugu ulertzen. Jakin ere ez dakigu zein den korapiloa askatzeko giltza, baina honek ez du martxarik. Martxa, urtarrilaren 10ekoa. Urterokoa. Nekagarria ere bada.

Gu gabe

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | 2014-12-19 : 09:30 | Iritzia

Heriotzari eskapo bizi gaituzue Bitoria alde honetan bizikleta gainean. Joko gaituzte egunen batean eta botako gaituzte basuratara zaborra bagina bezala. Ez gaituzte konfunditu, badakite zakarra ez garena, baina bost inporta zaie. Gu kaminotik baztertu arte onik ez dute izango. Gu paretik kentzeko amorratzen daude era guztietako ibilgailu asasinoak hemen hauetan. Alferrik ibiliko dugu ziklisten kaskoa burugainean, hura ere txiki-txiki eginda geratuko da botatzen gaituztenean.

1980, ikastolan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | 2014-11-25 : 09:28 | Iritzia

1980 zen urtea, ikastolan irakasle sartu ginenean, Loiolako basilikan. Gazte ginen, gazte, eta ez geunden konforme. Mundu hobe bat genuen amets.

Xabierrekin Urbian

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | 2014-10-14 : 10:36 | Iritzia

Mendiak ustekabeko ederrak ditu. Hor dira beti egurastea, bazterren dotorezia, gailurren urrutia... Hor dira, beti, mendizaleak... Bazoazke lasai, eta, batere uste ez duzunean, batere uste ez duzun parajean, aspaldiko lagunak. Horrelaxe, Urbia gainean, hantxe txikitako Xabier –Julen lagunarekin–, eta hantxe gure handitako Txantxiku. Urteak joanagatik ere, asmatzen dugu elkar ezagutzen, beti edo gehienean, baina ez beti.

Dantzan nekatu gabe

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | 2014-09-09 : 10:58 | Iritzia

1848an James Marshall lanean ari zen bere gizon koadrilarekin American izeneko ibaian, Coloma-n, Sacramentotik (Kalifornia) hurre. Urtarrilaren 24an, goizean goizago, urrezko pipita txiki-txiki batzuk aurkitu zituzten. Aurkikuntzaren berri martxoaren 15ean agertu zen lehenengo aldiz San Frantziskoko The Californian egunkarian. Marshall hark urrea aurkitu eta pixka batera, beste batzuek ere aurkitu zuten. Urrearen lasterketa hasi zen, gero eta eroago.

Hau, hori eta hura eta Agustin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | 2014-07-21 : 08:58 | Iritzia

Lehengo batean, hau, hori eta hura irakurtzen ari nintzela, anaia gaztea, hemeretzi urteko Ramon, atxilotu zutela esan zidaten. Gernika ondoko Forua herriko institutuan ikasten ari zela, nonbait, Francoren argazkia paretatik kendu eta harrika bota omen zuen lurrera. Inguruan hainbat ikasle zituen, eta batek baino gehiagok etxean kontatu zuen. Eta haietako baten baten etxekoari gustatu ez Ramonek egin omen zuena. Guardia zibilaren kuartelera joan eta salaketa jarri zuen. Handik bi egunera atxilotu zuten Ramon.

"Gizon ikusezina" itzultzen

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | 2014-06-18 : 11:59 | Iritzia

Miel Angel elustondo azpeitiar kazetari eta idazleak 31 eskutik blogean idatzitako iritzi artikulua da hurrengoa.

Estimatzekoa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | 2014-04-24 : 09:55 | Iritzia

Urrezko liburuak letu dut azalean, liburutegiak 50 urte beteko dituela apirilean. Barruko orrialdeetan letuz jakin dut 1964ko apirilaren 5ean ireki zutela. Erretratuan, garai hartako erretorea (beharbada), eta Felix sakristaua ezagutu uste izan ditut. Beste inor ez. Gustura jakingo nuke zein zen herriko giroa orain dela 50 urte...

Martxoaren 22ko desolamendua

Erabiltzailearen aurpegia da hau Miel A.Elustondo | 2014-03-18 : 10:52 | Iritzia

22 zituen hilako martxoak, eta guk ez genuen askoz urte gehiago 1984 hartan. Bero zen garaia. Horixe dut gogoan. Guardia zibilak –beti parean guardia zibilak, lehen eta orain–, eta poliziak –beti parean Espainiako polizia, lehen eta orain–, lau gazte hil zituzten Pasaian, azpeitiarrak bi, Iruñekoak beste biak. Otsailaren 23an Enrike Casas hil zuten Donostian Komando Autonomoek. Greba orokor handia egin zen herri askotan. PSOE zegoen Espainian agintzen. Felipe Gonzalez. Inguruan zituen Rafael Vera, Julian San Cristobal... Gogoratzen zer izan zen GAL?...

Emaitzak: 33 | Orriak: 1 2