Astelehen eguerdiko pentsio duinen elkarretaratzeak, bertan behera

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mar. 13a, 16:57
Astelehenero, 12:00etatik 12:20 aldera arte plazan egiten diren pentsio duinen aldeko elkarretaratzeak bertan behera geratuko dira bestelakorik esan arte. \ \ Bizi dugun egoeraren aurrean hartu beharreko erabakia dela iritzita, ez gara elkartuko datozen astelehenetan. Izan ere, jendearen segurtasuna lehenetsi dugu erabakia hartzerakoan. \ \ Pentsio duinen alde gaudenok berriz ere elkartzen jarraituko dugu egoera bere onera bueltatzen denean. \ Denon artean, hartu diren neurriei kasu egin eta berriro laister plazan aurkituko dugu elkar.