Azpeitiko Librek Esteban Orbegozori babesa emateko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2017ko urt. 25a, 12:50
Esteban Orbegozo azpeitiarra bihar, osteguna, epaituko dute Donostiako Auzitegian. Hori dela eta, Azpeitiko Libretik auzipetuari babesa erakusteko antolatu diren bi mobilizaziotara joateko deia luzatu nahi du.\ \ - Bihar 11:00etan Donostiko Auzitegi aurrean elkarretaratzea egingo da, Esteban eta Ormaiztegiko Beñat Hach Embarek gazteari babesa erakusteko. Garraio publikoa erabiliz joateko hitzordua zehaztu du Azpeitiko Librek, eta 10:00etako La Gipuzkoanako autobusa hartuko dute. Itzultzeko, berriz, orduerdiro autobusak daudela azaldu dute.\ \ - Arratsaldean, berriz, asanblada informatiboa egingo dute 19:00etan Azpeitiko plazan, epaiketaren nondik norakoak azaltzeko. \ \ Gogoratu nahi dugu, 2014an Loiolan 5 gazte auziperatu babesteko herri harresia egin zela. Ehunka eta ehunka herritar bildu ginen epaiketa politiko bidegabe bati desobendientziaz erantzutea hautatu zuten 5 gazte babesteko. Gazteak, lan politikoa egiteagatik, atxilotuak, torturatuak eta espetxeratuak izan ziren aurrez, eta epaiketara ez azaltzea erabaki zuten. Loiolan, ehunka herritarrek, elkarri eskutik heldu, eta gazteen atxiloketa bidegabea ekiditeko ahalegina egin zuten. Modu baketsuan, norberaren esku eta gorputzekin poliziari gazteengana iristea zailduz. \ \ \"Herri harresia husten ari zirela ertzain bat lurrera erori eta ospitalera eraman behar izan zuten, eta momentu horretan Ertzaintzak gu biok atxilotzea erabaki zuen, autoritatearen aurkako atentatua leporatuta, ertzainekin kontaktu fisikorik ere izan ez genuen arren”, azaldu zuen Esteban Orbegozok. Polizia etxean, baina, atentatu kargua kendu eta desobedientzia leporatu zieten bi atxilotuei, \"halakorik gertatu ez zela ohartzean\".\ \ Fiskalak zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du bi auzipetuentzat, desobedientzia eta erresistentzia leporatuta. Akusazio partikularrak, ordea, autoritatearen aurkako atentatua eta desobedientzia leporatzen dizkie, eta hiru urtera arteko espetxe zigorra zein 21.292 euroko kalte ordainak. Diru kopuru hori, fidantza modura, bi auzipetuen artean ordaintzera behartu zituzten, egun bateko epea emanez, gainera. Aski da!\ \ #EstebanLibre #BeñatLibre