Ekainaren 29ko eta 30eko gauak Orkatzen pasatuko ditugu

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2015ko eka. 26a, 12:28

Ixteko mehatxupean dauden 103 herriko tabernetan txandaka gauak pasatzen hasiko gara datorren astelehenetik aurrea. Azpeitiarrok izango gara lehenengoak, ekainaren 29ko eta 30eko gauak Orkatzen pasatuko ditugu eta horren harira egitarau zabala antolatu dugu.

Egitarauko ekimen nagusia astelehenean 20:00tan Orkatz atarian egingo den agerraldi jendetsua eta herri-harresiaren irudikapena izango da. Agerraldiaren helburua Orkatzi babesa erakustea da eta ixtea datozenean Orkatzen aurkituko dutena irudikatzea da; hau da, sektore desberdinetako herritar ugari aurkituko dituztela Orkatz babesteko prest erakutsi nahi dugu.

Ondorengoa da egitarau osoa:

Ekainak 29:

20:00etan agerraldi jendetsua eta Herri-harresiaren irudikapena Orkatzen.
20:15ean tertulia desobedientea Txerra Bolinagarekin (ELEAKeko kidea).
21:00etan afaria Orkatzen.
22:00etan sexu askapenari buruzko hitzaldia.
22:30ean mural margoketa.
Lotan geratuko gara Orkatzen.

Ekainak 30:
9:00etan esnatu.
9:30ean gosaria.
10:00etan asanblada eta lan-banaketa. Ondoren, ekimen desberdinak egingo dira herrian zehar.
13:30ean bazkaria.
15:00etan kantautorea.
17:00etan lan-taldeen asanblada.
19:00etan martxa laranja herriko kaleetan zehar.
20:00etan afaria.
21:30ean kontzertua.

Lotan geratuko gara Orkatzen

Azpeitiko Librek herritar guztiei dei egiten diegu antolatzen diren ekimenetan parte hartzera.