Besarkada bat Enekori!

Erabiltzailearen aurpegia Libre Azpeitia 2015ko urt. 14a, 19:02
Gaur arratsaldean Guardia Zibilaren Intxaurrondoko kuartelera deklaratzera deitua izan den Eneko azpeitiarrari gure babesa adierazi nahi diogu. Eneko, beste milaka euskal herritarrek egin izan duten gisan, presoen eskubideen aldeko lanean aritua izan da. Lan zintzoa, agerikoa, eskuzabala eta irabazi asmorik gabekoa eginez eta hori azpeitiarrok badakigu. "Langileen aurkako delitua" leporatu diote orain, presoen eskubideen aldeko lana kriminalizatu eta zikintzeko ahaleginean diren estatuko aparatuek. Astelehenean abokatuak atxilotu zituzten eta Bilboko manifestazioan herritarrek borondatez emandako 90.000 euroak konfiskatu zituzten. Eta gaur Eneko eta beste hainbat lagun deklaratzera deitu dituzte. Guk badakigu akusazio larri hauek ez direla egiazkoak, eta auzi politiko guzti hauek bertan behera uztea exigitzen dugu. Konponbidearen aurkako norabidean doaz horrelako auziak. \ \ Besarkada bat Enekori!