DH MTB Espainiako Txapelketan izan dira Lagun Onak BTTko kideak

Erabiltzailearen aurpegia

Asteburuan izan zen DH MTB Espainiako Txapelketa Pantikosako eski pistetan, eta ederto aritu ziren Lagun Onakeko taldekide Asier Leon, Andoni Iriarte eta Iñigo Garcia.

Asteburuan izan zen DH MTB Espainiako Txapelketa Pantikosako eski pistetan. Larunbatekoa entrenamendu eguna izan zen; pista buruz ikasi, entrenatu eta iganderako prestaketak egiteko aprobetxatu zuten Lagun Onak BTT taldeko kideek. Igandean, berriz, 08:00etan hasi ziren entrenamendu libreak, sailkapenerako eta azken jaitsierarako beroketak. Ederto aritu ziren Lagun Onakeko taldekide Asier Leon, Andoni Iriarte eta Iñigo Garcia.

Leonek hamabigarren postua lortu zuen kadeteen mailan, 3:43,83 denborarekin. Iriartek 77. egin zuen elite, sub23 eta junior mailan, 4:54,95 denborarekin. Garciak, berriz, maila horretan bertan 50. postua lortu zuen, 3:39,83 denborarekin.

Aurtengoan ez da Azpeitiko taldeko partaiderik izan euskal selekzioan, baina hurrengo urterako esperantzak badaude. Hala ere, oso ondo ordezkatuta gelditu zen euskaldunon partaidetza. Aipatzekoa da, lasterketako irabazlea Alex Marin kataluniarra izan zela.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide