Antzin Freeland Enduro Race lasterketan izan dira Lagun Onakeko kideak

Erabiltzailearen aurpegia

Pasa den asteburuan enduro bizikleta lasterketa izan zen Nafarroako Antzin herrian, eta han izan ziren Lagun Onak taldeko kideak.    Zazpi txirrindulari ibili ziren lehian, baina horietatik hiru –Erik , Oier eta Aritz– kanpoan geratu ziren zapatuko entrenamenduetan, istripuak eta matxurak tarteko ezin izan baitzuten igandeko lasterketan parte hartu.

Hala ere, beste lau kideak ondo baino hobeto ibili ziren. 94 partaideetatik Lagun Onakeko lehenengo sailkatua Asier Leon izan zen; 38. postuan sailkatu zen, 21:08,04 denborarekin, eta kadete mailan laugarren postua eskuratu zuen. Haren atzetik izan zen Gorka Iriarte; 47.postuan sailkatu zen (21:32,93) sailkapen orokorrean, eta elite mailan 20.a izan zen. Auritz Paredes (24:54,89), berriz, zazpigarrena izan zen kadeteen artean. Ohian Sarasua (37:01,98) ere aritu zen lehian, eta hura 69.n sailkatu zen sailkapenean, eta zortzigarren postua lortu zuen kadete mailan.

Laburtuz, kirola eginez asteburu bikaina igaro zuten gure Lagun Onak taldeko txirrindulariek, lagunarte bikainean lehiatu eta gozatuz.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide