Mikel Berasategi, ziklokroseko junior mailako Gipuzkoako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko aza. 2a, 11:04
Ziklokroseko junior mailako Gipuzkoako txapela lortu du Mikel Berasategi azpeitiarrak. Atracciones Sanz-Epi Kristaldegia taldeko kidea da Berasategi, eta joan zen asteazkenean jokatutako Legazpiko VIII. Ziklokros lasterketan helmugara iritsi zen aurreneko gipuzkoarra izan zen. Postu horri esker jantzi du Gipuzkoako txapela Berasategik. \ \ Bestalde, Berasategiren taldekide Mikel Orbea deitu du Euskal Herriko ziklokros selekzioak Kataluniako bi probatan parte hartzeko. Izan ere, azken aldian emaitza onak eskuratzen ari da Orbea, eta horri esker sartu dute deialdian. Larunbatean Manlleun (Bartzelona, Herrialde Katalanak) lehiatuko da Orbea, eta hurrengo egunean, aldiz, Viceko (Bartzelona, Herrialde Katalanak) lasterketan parte hartuko du.