Mikel Orbea garaile Fresno de Rodillako ziklokros lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Txirrindulari Elkartea 2018ko urr. 16a, 12:08

Atracciones Sanz-EPI Kristaldegia taldeko Mikel Orbeak ezin hobeto hasi du ziklokros denboraldia. Izan ere, aurreneko bi lasterketetan bigarren postuan sailkatu ondoren, igandean Fresno de Rodillan (Burgos, Espainia) jokatu zen III Ciclocross Encuentro de Caminos proban garaipena lortu zuen.

Zirkuitu azkarra izanik, lehenengo itzulietan indarrak gordetzea erabaki zuen azpeitiarrak, bi itzuliren faltan erasoa jotzeko. Eraso kolpe horretan lortutako tartea nahikoa izan zuen helmugara aurkariak baino lehenago iristeko.

Argazkian, Orbea podiumaren maila gorenean.