Bizikleta saioa izan dute eskola kiroleko gaztetxoek

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Txirrindulari Elkartea 2018ko urr. 1a, 11:28

Eguraldi ona lagun, bizikleta jardunaldiak gozatzeko aukera izan zuten LH 3tik LH 6ra bitarteko neska-mutilek larunbat goizean, eskola kirolaren barruan. Gaztetxoenek Betharrameko jolastokiak hainbat jolas egin zituzten; LH4ko ikasleek, berriz, Lasaora joan etorria egin zuten bidegorritik; LH5 eta LH6ko gaztetxoak, berriz, Goenako gunean egindako mendi bizikletako zirkuituan ibili ziren. LH6koak, ondoren, Loiola inguruko mendi bideetan ibili ziren, eta Betharramean amaitu zuten saioa.