Urte berria, lizentzia berria

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Txirrindulari Elkartea 2015ko abe. 15a, 10:38

Urte berriarekin batera lizentzia berriak datoz. Aurreko urteetan bezala Lagun Onak txirrindulari elkarteak lizentziak tramitatzeko prozesuari ekingo dio eta ohiko dendetan egin ahalko dira hauek (Aitzaki Kirolak, Erreka Bike eta Ciclos Beni).

Bi lizentzia mota eskainiko dira ohiko legez, autonomikoa (122 euro) eta nazionala (127 euro). Eskaera egiteko azken eguna 2016ko urtarrilaren 20a izango da, eta lizentzia eskatu den egunetik bi aste itxaron beharko dira hauek jasotzeko.