Zein da gustukoen duzuen mailota? Eman botoa!

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Txirrindulari Elkartea 2014ko abe. 5a, 14:19

2015. urterako Lagun Onak Txirrindulari Elkartekook zikloturistentzat mailot berriak atera nahian gabiltza. Diseinu ezberdinak egin ondoren bi mailoten artean dugu erabakia, baina azken hitza jarraitzaileoi eman nahi dizuegu, zuen iritzia eman dezazuen. Boto gehien jasotzen dituen mailotaren diseinua izango da aurrera eramango dena.

Beraz, bozkatzeko, bidal ezazue e-mail bat lagunonaktxe@gmail.com-era, gaian A edo B hizkia eta zuen izen abizenak jarrita. Bozkatzeko epea abenduaren 10ean, asteazkena, 22:00etan amaituko da.

Zorte on eta ea zuen gustukoa irteten den!