72.289 da Lagun Onaken Gabonetako saskiaren zozketako zenbaki saritua

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2023ko urt. 7a, 14:24
Gabonetako saskia, Lagun Onaken dendako erakusleihoan. (Lagun Onak FT)

Txartel saritua Mendizabal erretegian saldu zen.

Lagun Onak futbol klubak zozketatu du aurtengo Gabonetako otarrea. 72.289 da zenbaki saritua, eta zenbaki hori duen txartela Landetako Mendizabal erretegian saldu zuten. Txartel sarituaren jabeak otsailaren 6ra arteko epea du saria bereganatzeko.

2.000 euroko balioa duen saskia eta dirutan 1.500 euro da Lagun Onaken zozketaren edukia.