2022-2023 denboraldiko Futbol Eskolan izena eman daiteke dagoeneko

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2022ko uzt. 7a, 08:48
(Lagun Onak FT)

Mutilei dagokienez, edozein adinetako jokalari benjamin (2013, 2014) eta alebin (2012) berrie bakarrik dagokie izena ematea; eta neskei dagokienez, benjamin (2013, 2014) eta alebin (2011, 2012) urteetan jaiotako jokalari berriei bakarrik.

Datorren denboraldian Lagun Onak Futbol Eskolako partaide izan nahi baduzue, lagun berriak egin, futbolaz ikasi eta ondo pasatu, uztailaren 29ra arte irekita izango duzue izena emateko aukera. Lotura honetan klik egin eta formularioa betetzea nahikoa da!

Gogoratu, nola ez, aurreko urteetan izena emanda zaudeten guztiok Futbol Eskolako partaide izaten jarraitzen duzuela. Mutilei dagokienez, edozein adinetako jokalari benjamin (2013, 2014) eta alebin (2012) berrie bakarrik dagokie izena ematea; eta neskei dagokienez, benjamin (2013, 2014) eta alebin (2011, 2012) urteetan jaiotako jokalari berriei bakarrik

Zalantzarik izanez gero, Garmendipeko bulegoetan argituko zaizkizue, 609 79 45 20 telefono zenbakira deituta.

Mila esker, eta laster ikusiko garelakoan, aupa Lagun!