Datorren denboraldian Lagun Onaken jokatuko du Joane Kortak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2022ko eka. 28a, 08:52
Joane Korta jokalaria Unai Urbizu entrenatzailearekin.

Lagun Onaken emakumeen lehen taldean jokatuko du aurrelari azpeitiarrak 2022-2023 denboraldian. Denboraldi bat egin du hark Oiartzunen, Emakumeen Nazional Mailan.

Bukatu berri den denboraldian Oiartzunen jokatu ostean, etxera bueltan da Joane Korta aurrelaria. Hain zuzen ere, Lagun Onaken emakumeen lehen taldean jokatuko du azpeitiarrak 2022-2023 denboraldian.

Aurreko denboraldian esperientzia berrien bila joan zen Oiartzunera; izan ere, Emakumeen Nazional Maila probatzeko aukera izan du futbolariak han. Dena den, denboraldi bat eginda, etxera bueltan da gure goleatzailea. Ongi etorri, Joane!