Lagun Onaken bazkideek ostegunetik larunbatera jaso ditzakete txartelak Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia

Lagun Onak futbol klubak prest ditu 2021-2022 denboraldirako bazkide txartelak. Bihartik larunbatera bitartean, Garmendipeko txarteldegiko leihatilak irekita izango dira, bazkideek beren txartelak han jaso ditzaten.

Ostegunean eta ostiralean, 19:00etatik 20:00etara jaso ahalko dira bazkide txartelak; larunbatean, berriz, 17:00etatik aurrera. Egun horretan, ligako partida jokatuko du Hirugarren Mailako taldeak Garmendipen bertan, 18:00etatik aurrera, Amurrioren kontra.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide