Zabalik dago Lagun Onaken futbol eskolan izena emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2021ko uzt. 23a, 09:32

Gaurtik hasita abuztuaren 15era bitartean egongo da futbol eskolan izena emateko aukera, Lagun Onaken webgunean. Jokalari berriek bakarrik eman beharko dute izena.

Lagun Onakek futbol eskola izango du 2021/2022 denboraldian ere, eta dagoeneko irekita dago izena emateko aukera. Gaurtik hasita abuztuaren 15era bitartean egongo da horretarako aukera, Lagun Onaken webgunean.

Futbol taldeak jakinarazi duenez, aurreko urteetan futbol eskolan izena emanda zutenek partaide izaten jarraitzen dute, eta mutilen kasuan, izen-ematea edozein adinetako benjaminek (2012-2013) eta kimuek (2011) egin beharko dute. Nesken kasuan ere benjaminek (2012-2013) eta kimuek (2010-2011) bakarrik eman beharko dute izena.

Informazio gehiago behar duenak Lagun Onaken Garmendipeko bulegoetara jo dezake, eta izen-ematea bertan egiteko aukera ere izango da. Horretarako, ordea, aurrez 609 79 45 20 telefonora deitu beharko da.