Kadete neskak azpitxapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2021ko eka. 12a, 14:17
Lagun Onakeko nesken ordezkaria eta Lagun Onakeko presidentea koparekin gaur. (Gipuzkoako Futbol Federazioa)

Lehen mailako emakume kadeteen finala jokatu dute Amaika Batek eta Lagun Onakek, eta Azpeitiko taldeak ezin izan du partida irabazi: 1 eta 0 bukatu da neurketa.

Lehen mailako emakume kadeteen finala izan da gaur Iraetako futbol zelaian. Amaika Batek eta Lagun Onakek neurtu dituzte indarrak norgehiagokan, baina Azpeitiko taldeak ezin izan du irabazlearen garaikurra Garmendipera ekarri. Izan ere, Amaika Bat 1 eta 0 nagusitu da partidan.

Irabazterik izan ez badute ere, txalotzekoa da egin duten denboraldia. Zorionak, guztioi!