Lagun Onak-Urgatzi Youtuben ikusteko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2021ko api. 17a, 09:33

16:30ean hasiko da norgehiagoka, eta Lagun Onaken Youtubeko kanalean ikusi ahal izango da.

Lagun Onaken gizonen talde nagusiak Urgatziren aurkako partida du gaur arratsaldean etxean,  Garmendipe futbol zelaian. 16:30ean hasiko da Hirugarren Mailako bigarren faseko bigarren neurketa, eta streaming bidez ikusteko aukera izango dute zaleek, Youtubeko kanal honetan.