Lagun Onak Futbol Klubaren denda lekuz aldatu da

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2021ko api. 15a, 09:45

Gaurtik aurrera, Elizkaleko 2. zenbakiko lokalean egongo da denda. Ostegun arratsaldetan irekiko ditu ateak, 17:30etik 19:30era.

Lagun Onak Futbol Klubaren denda lekuz aldatu da. Orain arte Donejakue kalean zegoen denda, gaurtik aurrera Elizkaleko 2. zenbakiko lokalean egongo da. Ostegun arratsaldetan irekiko ditu ateak dendak, 17:30etik 19:30era; dendarekin harremanetan jartzeko, berriz, 609 794 520 telefono zenbakira deitu daiteke.

Bide batez, Lagun Onakek eskerrak eman nahi dizkie Markos Villanuevari, orain arteko lokala uzteagatik; eta Jabier Altuna Kanpaxari, lokal berria uzteagatik.

Animatu klubaren produktuak erostera!