Tolosa-Lagun Onak Youtuben ikusteko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2021ko api. 10a, 12:38

16:30ean hasiko da norgehiagoka, eta Lagun Onaken Youtubeko kanalean ikusi ahal izango da.

Lagun Onaken gizonen talde nagusiak Tolosaren aurkako partida du gaur arratsaldean, Tolosako Berazubi futbol zelaian. 16:30ean hasiko da Hirugarren Mailako bigarren faseko lehen neurketa, eta streaming bidez ikusteko aukera izango dute zaleek, Youtubeko kanal honetan.