Lagun Onak-Ariznabarra Youtuben ikusteko aukera

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2021ko mar. 6a, 11:37
Lagun Onakek jokatutako partida bateko irudia.

16:30ean hasiko da norgehiagoka, eta Lagun Onaken Youtubeko kanalean ikusi ahal izango da.

Lagun Onaken gizonen talde nagusiak Ariznabarraren aurkako partida du gaur arratsaldean Garmendipe futbol zelaian. 16:30ean hasiko da Hirugarren Mailako 20. jardunaldiari dagokion neurketa eta streaming bidez ikusteko aukera izango dute zaleek, Youtubeko kanal honetan.