Lagun Onak futbol taldearen Gabonetako zozketak badu sariduna

Erabiltzailearen aurpegia

Mikel Gurrutxaga herritarra izan da zorteduna, eta dagoeneko jaso du saria: 2.000 euroko balioa duen otarra eta 1.500 euro dirutan.

Urtero bezala, aurten ere Gabonetako zozketa egin du Lagun Onak futbol taldeak, eta Mikel Gurrutxaga taldekidea izan da sariduna. Dagoeneko jaso du saria ere: 2.000 euroko balioa duten produktuz osatutako otarra eta 1.500 euro dirutan. Argazkian, Iñigo Arregi klubeko presidentea eta Gurrutxaga bera, txekea eskuetan duela.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide