Lagun Onakek berdinketa erdietsi du Cultural Durangoren aurka

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2020ko abe. 6a, 10:08

Lagun Onaken Espainiako Hirugarren Mailako taldeak ligako neurketa jokatu zuen atzo, Cultural Durangoren aurka, Garmendipe fultbol zelaian. 1 eta 1 amaitu zen partida.

Lagun Onaken gizonezkoen talde nagusiak ligako neurketa jokatu zuen atzo, Cultural Durango taldearen aurka, Garmendipe futbol zelaian. Partida serioa jokatu zuten bi taldeek. Futbol zelaia, euria tarteko, ez zegoen egoerarik onenean, eta horrek fisikoki gehiago eskatu zien jokalariei.

Etxeko taldea ondo sartu zen partidan; aukeraren bat edo beste izan zuen Lagun Onakek lehen zatian, baita Durangoko taldeak ere. Atsedenaldira sentipen onekin iritsi zen Lagun Onak. Bigarren zatian, Cultural Durangoren aldeko falta adierazi zuen epaileak; Bizkaiko taldeak oso ondo erdiratu zuen baloia eta buruz barrura sartu zuen. Etxeko taldeak ez zuen bururik makurtu, eta borrokan jarraitu zuen. Ondoren, Lagun Onakeko Erikek gola sartu zuen korner baten bidez; dena dela, atezainari falta egin ziola adierazi zuen epaileak, eta baliogabekoa izan zen gola. Azkenean, 91. minutuan, Sergio Barquerok sartu zuen berdinketaren gola.

Lagun Onak sailkapenaren azken postuan da, eta atzoko neurketa irabaztea komeni zitzaion taldeari. Dena dela, borrokan jarraitzeko prest da Azpeitiko taldea. Une honetan, bi puntu dituzte.