Lagun Onakek 2-1 irabazi dio Zarautzi

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2020ko urr. 17a, 18:15
Lagun Onak futbol taldea.

Emakumeen Ohorezko Mailako Lagun Onak futbol taldeak gaur hasi du sasoi berria. Etxean eta mendean hartu du Zarautz taldea.

Lagun Onak futbol klubeko emakumeen talde nagusiak gaur hasi du sasoi berria Emakumezkoen Ohorezko Mailan. Ederki aritu dira Azpeitiko futbolariak lehen jardunaldian. Etxean, Garmendipeko belar artifizialeko futbol zelaian, jokatu du Zarautzen aurka, gaur, 12:00etan. Ikuslerik gabe jokatu dute norgehiagoka.

Lehen zatia 0-1 galtzen bukatu dute, baina bigarren zatian ondo lan egin eta Zarauzko atean bi gol sartzea lortu dute Lagun Onakeko futbolariek. Eneritz Landa eta Nahia Etxeberria izan dira goleatzaileak. Hala, partida 2-1 emaitzarekin irabazi du Azpeitiko futbol taldeak.

Denboraldi hasiberrian Emakumezkoen Ohorezko Mailan ariko diren taldeak, Lagun Onakez gain, honakoak dira: Amaikak Bat, Eibar, Bergara, Tolosa, Zarautz, Urola eta Zumaiako.