Lagun Onakeko bazkideek datozen egunetan jaso ahal izango dituzte txartelak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2020ko urr. 16a, 11:07

Larunbatean azken lagunarteko partida jokatuko du Espainiako Hirugarren Mailako taldeak, eta neurketa aurretik jaso ahal izango dira bazkide txartelak, Garmendipen. Datorren astelehenean, asteazkenean eta ostiralean ere banatuko dituzte txartelak.

Lagun Onak futbol klubak dagoeneko prest ditu 2020-2021 denboraldirako bazkideen txartelak. Espainiako Hirugarren Mailako taldeak lagunarteko azken partida jokatuko du larunbatean, Mondragonen aurka,16:30ean hasita, Garmendipen, eta neurketa horren aurretik leihatilan jaso ahal izango dira txartelak. Era berean, datorren astelehenean, asteazkenean eta ostiralean –hilak 19, 21 eta 23– ere jaso ahal izango dira bazkide txartelak Garmendipen, 18:00etatik 19:30era bitartean.

Urriaren 24an jokatuko du ligako lehen partida Lagun Onakek, eta COVID-19 gaitza tarteko, hainbat neurri hartuko dituzte futbol zelaian: besteak beste, NAN zenbakia eman beharko dute ikusleek eta tenperatuta hartuko diete haiei sarreran. Horregatik, partida egunean jende pilaketak saihesteko, bazkide txartelak aurrez aipatutako egunetan jasotzeko eskatu du klubak.