Aitor Zubizarretak eta Mikel Elizegik gizonen lehen taldea gidatzen jarraituko dute

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko mai. 18a, 15:41
Lagun Onakeko gizonen lehen taldeak mailari eustea bermatuta du dagoeneko, eta kluba hasi da 2020-2021 denboraldirako lehen urratsak egiten. Hain zuzen ere, denboraldia amaituta eta mailari eutsita, gizonen lehen taldea zuzentzen jarraituko dute Aitor Zubizarreta entrenatzaileak eta Mikel Elizegi laguntzaileak. \ \ Espainiako Futbol Federazioak apirilaren erdi aldean utzi zuen bertan behera Espainiako Hirugarren Mailako liga, eta jaitsiera postuetan ziren taldeak ez jaistea erdietsi zuen; jaitsiera postuetan ziren taldeen artean zen Lagun Onak, baina erabakia tarteko maila berean segituko du datorren denboraldian ere.