Aukera ezberdinak asteburuan futbolarekin gozatzeko\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 28a, 11:50
Hona hemen asteburuan gure taldeek jokatuko dituzten neurketak. Ikus daitekeen bezala, neurketa asko ditugu Garmendipen ikusteko eta zein baino zein interesgarriagoak gainera.\ \ 3.mailako taldeak Soduperen aurka jokatuko du. Neurketa gogorra espero da baina Zubizarretaren gidaritzapean dauden mutilek dinamika aldatzea nahi dute eta puntuak batzen hasi. Partida arratsaldeko 17:00etan hasiko da.\ \ Neurketa horren aurretik, hain zuzen ere arratsaldeko 15:00etan zelai artifizialean, azpeitiarren arteko derbia izango dugu Preferente mailan. Aierbek zuzentzen duen taldeak azken jardunaldiko porrota ahaztu eta horrekin batera goiko postuetan jarraitzeko garaipena lortzea nahi du. Aurrean puntu premian dagoen Ikasberri taldea izango dute, beraz, xarma badu partidak.\ \ Azkenik, beste neurketa oso interesgarria arratsaldeko 19:00etan jokatuko duena Emakumezkoen Erregionaleko taldeak. Liderra den Arizmendi taldearen aurka jokatuko dute. Neurketa zaila espero da, baina, bolada onean daude Markosek gidatzen dituen neskak eta dinamika horri heltzea nahi dute.\ \ Zorte on guztioi.\ \ Aupa Lagun!