Aise gailendu dira Lagun Onakeko emakumeak

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2020ko ots. 16a, 11:57

Lagun Onak futbol klubeko emakumeen talde nagusiak ligako neurketa jokatu zuen atzo, larunbata, Hernaniren aurka, Garmendipe futbol zelaian. Aise nagusitu zen etxeko taldea; izan ere, markagailuak 4-0 adierazten zuenean amaitu zen partida. 12. minutuan iritsi zen lehen gola; Nahiak kornerra atera eta Loreak buruz sartu zuen baloia atean. 38. minutuan, Nahiak sartu zuen bigarrena, eta bigarren zatian iritsi ziren beste bi golak: Miren Berasategik sartu zituen biak; bata 82. minutuan, eta bestea 88. minutuan.

Une honetan, 37 punturekin, bosgarren postuan da Lagun Onaken senior mailako taldea.