Hiru puntu baino gehiago jokoan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko ots. 12a, 22:48
Hona hemen asteburu honetan Lagun Onaken taldeek jokatuko dituzten partidak. Garrantzi handia duten bi neurketa ditugu Garmendipen astebukaeran: alde batetik, Hirugarren Mailako taldeak Ariznabarra taldearen aurka duena; eta bestetik, Preferentekoek Aloña Mendi taldearen aurka dutena.\ \ Hirugarren Mailakoek azken postuan kokatuta dagoen Ariznabarra hartuko dute Garmendipen larunbatean, 17:00etan. Puntuak ezinbestekoak dituzte Zubizarretaren gidaritzapean dauden mutilek eta lanean gogor eta buru-belarri ari dira, dinamika txarra aldatzeko eta, era berean, beheko postuetatik ihes egiteko. Momentu honetan Lagun Onak 16. postuan kokatuta dago, 23 punturekin; eta Ariznabarra, lehen esan bezala, azkena da, 20. postuan, 16 punturekin.\ \ Preferentekoek, berriz, igandean jokatuko dute, 16:30ean, Aloña Mendi taldearen aurka. Denboraldi bikaina egiten ari dira Lagun Onakekoak eta goiko postuetan kokatuta dago taldea, hain zuzen ere, sailkapeneko bigarrenak dira, 40 punturekin. Aurrean, ordea, sailkapenaren buruan dagoen taldea izango dute. Oñatiarrek azpeitiarrek baino lau puntu gehiago dituzte; beraz, garaipenak asko emango lioke Aierbek zuzentzen duen taldeari.\ \ Zaleei taldeak animatzera etortzeko eskatzen die klubak, denon laguntzarekin errazago lortuko baitira helburuak.\ \ Aupa Lagun!