Lagun Onakeko gizonek igandean jokatuko dute ligako partida

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abe. 14a, 19:55
Lagun Onak futbol klubaren Espainiako Hirugarren Mailako taldeak igandean jokatuko du aste honetako partida. Gaur Realeko gizonek Bartzelonaren aurka jokatzen zutelako erabaki du klubak neurketa igandean jartzea, Garmendipera jende gehiago joango delakoan. 17:00etan hasiko da partida, eta Urdilizen aurka neurtuko ditu Azpeitiko taldeak indarrak. Lagun Onak baino puntu bat gutxiago du Urdulizek, eta beraz, garrantzitsua izango da etxekoentzat aste honetako partida irabaztea.