Lagun Onakeko emakumeek beste garaipen bat eskuratu dute

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | Kirolak
2019ko abe. 3a, 14:40

Lagun Onak futbol klubeko emakumeen talde nagusiak ligako neurketa jokatu zuen joan den larunbatean, etxean. Ostadar taldearen aurka aritu zen Azpeitiko taldea. Partida gogorra izan zen; lehen zatian aukera asko izan zituzten Lagun Onakekoek, baina aurkarien atezainak geldiketa bat baino gehiago egin zituen. Bigarren zatian, indartsu atera zen zelaira etxeko taldea, eta norgehiagoka amaitzeko hamar minutu falta zirela, gola sartu zuen Jonek. Beraz, 1 eta 0 gailendu zen Lagun Onak. Une honetan, 23 punturekin, sailkapenaren bosgarren postuan da senior mailako taldea.

(Argazkia: Lagun Onakeko emakumeen taldea, artxiboko irudi batean)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu