Lagun Onakek ezin irabazita jarraitzen du

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | Kirolak
2019ko urr. 28a, 15:00

Lagun Onak futbol klubaren gizonen talde nagusiak ligako partida jokatu zuen joan den larunbatean, Santutxuren aurka, Garmendipe futbol zelaian. Partida hasi orduko sartu zioten gola Azpeitiko taldeari, penalti bidez. Korner batean, Santutxuren aldeko penaltia adierazi zuen epaileak, eta Bizkaiko taldeak ez zuen hutsik egin. Galtzen hasi zen, beraz, Lagun Onak, eta Azpeitiko taldeak lehen zatian aukera asko sortu ez bazuen ere, bigarren zatian gehiago zela erakutsi zuen. Halako batean, neurketa berdintzea lortu zuen Lagun Onakek: 60. minutuan, urrutiko jaurtiketa baten ondorioz, gola sartu zuen Joanes Otamendik. Une horretan, ordu erdi falta zen partida amaitzeko, eta saiatu ziren Lagun Onakekoak neurketari buelta ematen. Partidaren amaieran, pare bat aukera garbi izan zituen Azpeitiko taldeak, baina azkenean, puntu bakarrarekin konformatu behar izan zuen Lagun Onakek.

Azken partida berdinduta, irabazi ezinik jarraitzen du Lagun Onakek; sei neurketa daramatza irabazi gabe. Une honetan, hamabi puntu ditu taldeak, eta sailkapenaren hamabosgarren postuan da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu