Futbol eskolako haurren gurasoekin bilerak egingo ditu Lagun Onakek

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 16a, 18:11
Lagun Onak futbol klubak futbol eskolako haurren gurasoekin hainbat bilera egingo du aste honetan. Bihar, asteartea, 2009ko mutilen gurasoekin elkartuko dira 19:00etan, eta 2010. urtean jaiotako mutilen gurasoekin, 19:45ean. Datorren astelehenean, irailak 23, 2011n jaiotako mutilen gurasoekin elkartuko dira, 19:00etan. Egun berean, 19:45ean, 2008-2009 eta 2010-2011 urteetan jaiotako nesken gurasoekin bilduko dira. Bilera guztiak Sindikatu Zaharrean izango dira.