Lagun Onakeko gizonek denboraldiko lehen garaipena eskuratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2019ko ira. 2a, 14:11
Larunbateko partidako irudi bat. (Lagun Onak)

Lagun Onakeko Espainiako Hirugarren Mailako taldeak 2019-2020 denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen joan den larunbatean, Cultural Durangoren aurka. 1 eta 0 nagusitu zen Azpeitiko taldea, Joanes Otamendik sartutako golari esker.

Lagun Onak futbol klubeko gizonezkoen talde nagusiak 2019-2020 denboraldiko lehen garaipena eskuratu zuen joan den larunbatean. Cultural Durangoren aurka neurtu zituen indarrak Espainiako Hirugarren Mailako taldeak, Garmendipeko zelaian, eta 1 eta 0 nagusitu zen Azpeitiko taldea, Joanes Otamendik sartutako golari esker.

Cultural Durangok ere aukera bat baino gehiago izan zuen neurketan zehar. Besteak beste, penalti bat jaurti zuten bigarren zatian, Lagun Onakeko Sergio Barquerori txartel gorria atera ziotelako, baina Bizkaiko taldeak ez zuen markagailua berdintzea lortu. Modu horretan, etxeko lehen garaipena lortu zuen Lagun Onakeko gizonen talde nagusiak. Ondo aritu ziren mutilak, eta jende ugari bertaratu zen partida ikustera.

Lotura honetan ikus daitezke partidan hartutako irudiak.