Infantil eta kadete neskei zuzendutako entrenamendu saioa izango da bihar

Erabiltzailearen aurpegia da hau Lagun Onak Futbol Taldea | Kirolak
2019ko uzt. 15a, 10:14

Lagun Onak futbol taldeak deialdia zabaldu die 2003-2007 urteen artean jaiotakoak diren eta futbolean jokatu nahi duten neska guztiei, emakumeen futbola bultzatu eta indartu nahian. Klubak Garmendipeko zelai artifizialean jarri du zita biharko, asteartea, 18:30erako.

2006-2007 (Infantil neskak)
2003-2004-2005 (Kadete neskak)

Animatu lagun artean kirola egin eta futbolaz gozatzera.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu