Aimar Leundak bi urterako berritu du kontratua

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko eka. 4a, 10:23
Aimar Leundak (Azpeitia, 2000) beste bi urtetarako berritu du Lagun Onak futbol taldearekin zuen kontratua. 2018ko urtarrilean egin zuen azpeitiarrak debuta; hain zuzen ere, Soduperen aurkako partida izan zen atzelariak Espainiako Hirugarren Mailan jokatu zuten lehena. Aurtengo denboraldian ere gizonen lehen taldean jokatu du, eta datozen bietarako kontratua berritu du.