Igor San Miguelek ez du Hirugarren Mailako Lagun Onak entrenatzen jarraituko

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2018ko aza. 27a, 20:11
IƱigo Arregi Lagun Onakeko lehendakaria eta Igor San Miguel entrenatzailea. (Lagun Onak F.T)

Klubak jakinarazi duenez, orain artean bigarren entrenatzaile izan den Aitor Zubizarretak hartuko du taldearen gidaritza.

Igor San Miguel ez da aurrerantzean Espainiako Hirugarren Mailako taldearen entrenatzaile izango; haren lekua Aitor Zubizarreta azpeitiarrak hartuko du. Taldeak azken jardunaldietan izandako emaitzak medio hartu da erabakia. Azken 21 puntuetatik hiru lortu ditu taldeak, eta azken hiru neurketak jarraian galdu ditu. Horrenbestez, hemendik aurrera, orain artean bigarren entrenatzaile izan den Aitor Zubizarretak hartuko du gidaritza.

Lagun Onaken partetik esker hitzak besterik ez ditugu Igor San Miguelentzat. Eskerrik asko iragan denboraldian eta aurten egindako lanagatik, eta zorte on hemendik aurrera datorkizunean.

San Miguel 2017ko udan iritsi zen Azpeitira, Realaren Emakumezkoen Lehen Mailako taldean igarotako etapa amaitu ostean. Orduan Aitor Arrate entrenatzaileak aulkian utzitako lekua hartu zuen orduan astigartarrak.