Bihartik aurrera jaso ahalko dira Lagun Onaken bazkide txartelak, Garmendipen

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2018ko abu. 29a, 12:15

Hirugarren Mailako taldeak larunbatean jokatuko du aurtengo denboraldiko etxeko aurreneko partida. 18:00etan izango da, Bermeoren aurka. Horrenbestez, partidara joan nahi duten bazkideek euren txartelak jasotzeko aukera izango dute Garmendipeko txarteldegian, ondoko egun eta orduetan:

  • Ostegunean 18:00etatik 19:00etara.
  • Ostiralean 18:00etatik 19:00etara.
  • Larunbatean 11:00etatik 12:00etara.