Uztailaren 25etik aurrera eman ahal izango da izena futbol eskolan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2018ko uzt. 16a, 10:13

Izen-emate fitxa Lagun Onaken webgunean edo Garmendipeko bulegoetan bete beharko da. Irailean egingo dute gurasoentzat bilera, eta han azalduko dituzte xehetasunak. Urteko kuota 145 eurokoa izango da.

Uztailaren 25ean, asteazkena, zabalduko du Lagun Onakek futbol eskolan izena emateko epea. Izen-emateko fitxa Lagun Onaken webgunean bete beharko da; bestela, Garmendipeko bulegoetan (zehaztuko dugu ordutegia). Gogoratu, joan den urtean parte hartu zenutenek ere berriro eman behar dutela izena.

Urteko kuota 145 euro izango da, eta hiru zatitan ordainduko da: 50 euro, 50 euro eta 45 euro. Bigarren seme-alabaren kuotaren erdia ordainduko da. Irailaren erdialdean gurasoentzat egingo den bilera irekian zehaztuko dira hainbat xehetasun; egutegia, adibidez.