Hiru jokalari batu dira Lagun Onakeko gizonezkoen talde nagusira

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2018ko eka. 15a, 13:00

Lagun Onak futbol elkarteko Espainiako Hirugarren Mailako taldea hurrengo denboraldirako gorpuzten ari da jada. Igor San Miguel entrenatzailearen kontratu berritzearen ostean, Joanes Otamendi etxera bueltan zela jakinarazi zuen klubak. Horrez gain, aste honen hasieran etxeko taldeko hiru kapitainek bertan jarraituko zutela azaldu zuen Lagun Onakek. Orain, hiru jokalari berri batu dira klubera; hiruak gazteak eta gipuzkoarrak. 

Igor Gonzalez (Urnieta, 1997) Real Unionetik datorren aurrelaria da. Martin Artetxe (Donostia, 1995) ere Real Unionetik dator eta atezaina da. Iñigo Celihueta (Errenteria, 1994) atzelaria da eta Realaren C taldetik dator. 2013-2014 eta 2014-2015 denboraldietan Lagun Onaken jokatu zuen. Horrenbestez, hiru gazteak Igor San Miguelen aginduetara izango dira datorren denboraldian.