Hiru kapitainek berritu dute kontratua Lagun Onakekin

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2018ko eka. 12a, 21:43

Lagun Onaken jarraituko dute Hodei Tenak, Oinatz Elustondok eta Julen Aranburuk hurrengo denboraldian. Talde nagusia "itxura hartzen" ari da jada datozen hilabeteetarako. 

Hodei Tenak, Oinatz Elustondok eta Julen Aranburuk taldean jarraituko dute datorren denboraldian. Honenbestez, hiru kapitain azpeitiarrak etxean izango ditugu beste denboraldi batez.

Pixkanaka taldea ari da itxura hartzen datorren denboraldirako. Azken hiru jokalari horiez gain, Igor San Miguelek berritu zuen kontratua eta Joanes Otamendi ere taldean izango da berriro ere.