Mirari Uria eta Elene Viles deitu ditu Realak partida bat jokatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2018ko eka. 6a, 07:50
Realak Mirari Uria eta Elene Viles deitu ditu talde txuriurdinarekin entrenamendu bat egin eta partida bat jokatzeko. Entrenamendua ostegun arratsaldean izango dute Zubietan. Partida, berriz, larunbatean izango da 12:00etan, Beasaingo Loinaz futbol zelaian. Goierri Gorri eta Reala izango dira aurrez aurre lehian, Irantzuren III. Oroimenezko Txapelketan. Zorte on, eta gozatu!