Unai Alberdi futbolariak lehen minutuak jokatu ditu Hirugarren Mailan

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2018ko api. 16a, 14:45
Lagun Onak futbol taldeko Unai Alberdi azpeitiarrak joan den asteburuan jokatu zituen bere aurreneko minutuak Espainiako ligako Hirugarren Mailan, Bermeoren aurkako partidan. Kronika, hemen: http://uztarria.eus/komunitatea/LagunOnak/1523880535\ \ Alberdi jubenila bada ere, zenbait entrenamendu egin izan ditu Lagun Onakeko talde nagusiarekin, eta orain, klubak aukera eman dio Hirugarren Mailan aritzeko. Izan ere, taldeak uste du datozenak partida aproposak direla gazteei aukerak emateko. Lagun Onakek sailkapen faserako aukera gutxi ditu, eta presiorik gabe dago sailkapenaren erdialdean.\ \ Zapatuko partidan, bere minutuak aprobetxatzen saiatu zen Alberdi, eta duen maila erakutsi zuen ezker jokalariak. Areatik kanpo egindako jaurtiketa batekin, ia ia partidako lehen gola sartu zuen azpeitiarrakm baina gutxigatik ez zen hala izan. \ \ Igor San Miguel entrenatzaileak harrobiarekiko duen konpromisoaren erakusle da Alberdi ere; aulkiari begiratu besterik ez zegoen zapatuko partidan, bertan baitzeuden Leunda eta Varela jubenilak eta Saraiva erregional mailako jokalaria ere. Berdinketatik ezin izan zen pasa partidan, baina zorionak Unai, eta segi lanean!