Lagun Onakek Santutxuren kontra neurtuko ditu indarrak bihar

Erabiltzailearen aurpegia Lagun Onak Futbol Taldea 2018ko mar. 27a, 16:23
Bihar, osteguna, opor egunak ondo hasteko, futbola izango dugu Garmendipen. Lagun Onakek Santutxuren auka neurtuko ditu indarrak 17:00etan. Deustoren aurka etxean galdu eta Alavesen aurka sei gol jaso ostean, egoerari buelta emateko prest da taldea. Aurrean Santutxu izango dugu; hauek ere ez dira bolada onean azken hiru partidak galduta. Amorruz puntuen bila irtengo dira ziur bi taldeak. Gureei aupada emateko zaleen animoak ezinbestekoak izango dira! Garmendipen ikusiko dugu elkar!